Eibarko Udalaren marka-irudiaren eguneraketa prozesua

Eibarko Udalaren marka-irudiaren eguneraketa prozesua

  • SARRERA

    Eibarko Udalak duela hilabete batzuk ekin zion marka irudiaren eguneraketa prozesuari. Lanketa honen helburu nagusiena da Eibarko Udalaren marka-irudiaren eguneraketa egitea, betiere marka nagusiari lotutako zerbitzu eta unitateen arkitektura koherente baten baitan diseinatutako estrategia bat oinarri eta ardatz hartuta.

  • METODOLOGIA

    Lanketa-prozesua bi fase nagusitan banatu da: lehendabizi, egungo marka arkitekturaren analisia egin da, eta horretarako, Eibarko Udalarekin hartu-emana duten zenbait talde eragilerekin focus group metodologian oinarritutako lansaioak egin dira, baita online galdetegiak ere. Behin testuingurua barneratutakoan, sistema grafiko bisual korporatiboaren proposamena landu da, Udalak dituen beharretara egokituz eta dagozkion diseinu-estrategiak ezarriz. Bigarren atal honetan, zehazki, zure ekarpena behar dugu.

  • BOZKETA

    3 proposamen ditugu momentu honetan esku artean: proposamen kontinuista (A multzoa), proposamen instituzionala (B multzoa) eta proposamen berritzailea (C multzoa). Horietako bakoitzean bi bertsio daude: “Eibarko Udala” marka nagusi dutenak, eta “Eibar” markan oinarritzen direnak.

    3 logotipo bozkatzeko aukera daukazu, 3 puntu emango dizkiozu gehien gustatzen zaizun proposamenari, 2 puntu bigarren mailan kokatzen duzunari eta puntu bakarra zure hirugarren aukerari.

  • Bozkatzeko 3 logo multzo:

    A multzoa: proposamen kontinuista

    Duela 20 urte Eibarko Udalak sortutako marka instituzionalaren proposamen kontinuista da hau, zeinak tipografia eta koloreak eguneratuta, moldaketa txikien bitartez, logotipoaren proposamen eguneratua egiten duen, baina errotik eraldatu gabeko irudia izanda. Bertsio bertikala ere gehitu zaio euskarri ezberdinetara moldatzeko. “Eibarko Udala” eta “Eibar” marken lelopean aurkezten dira llehen proposamenaren bertsio bi hauek.

    B multzoa: proposamen instituzionala

    Eibarko Udalaren armarri ofiziala oinarri eta ardatz hartzen duen proposamena da honakoa. Izan ere, armarriaren silueta baliatuta, eta X ikur identifikagarria erdigunean jarrita, bi elementuen arteko uztarketa egiten da. Kasu honetan ere, tipografia eta koloreen eguneraketa proposamena egiten da, “Eibarko Udala” eta “Eibar” marken lelopean. Kasu honetan masa handietara jo da, pisua eta instituzio batek behar duen seriotasuna emateko markari. Kasu honetan, gainera, forma sinplifikatua izatean honen iraunkortasuna ere bermatzen dio markari.

    C multzoa: proposamen berritzailea

    Eibarko Udaleko eraikinean oinarritzen da proposamen berritzaile hau. Eraikina bera, Udaletxea, erdigunean jarrita, eta X ikur identifikagarria kokatuta, eraikinak ematen dituen joku/elementu bisualak baliatzen dira logotipoa sortzeko. Proposamen jolastiagoa bat, eta instituzioaren seriotasunetik pixkat aldenduz eta herri markatik gertuago jarriz. “Eibarko Udala” eta “Eibar” markekin aurkezten da proposamena.

  • Hona hemen bozkatzeko 6 logoak:

3

Image 4 of 12